Musika eskola eszenatokira

Guaixe 2023ko mai. 15a, 10:13

Maiatzaren 23an, asteartea, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolaren piano ikasleen entzunaldia izanen da, Iortia kultur gunean, eta maiatzaren 25ean, osteguna, koruen entzunaldia.

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolan ikasturtea amaitzen ari da eta harekin batera kurtsoan zehar ikasitakoa praktikan jartzeko eta eszenatokiaren gainean erakusteko garaia heldu da ere. Hortaz, maiatzaren 23an, asteartea, 18:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian, piano entzunaldia izanen da, eta maiatzaren 25ean, osteguna, 17:00etan, eskolako karuen kontzertuan izanen da, areto berean. Gonbidapenak Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian har daitezke, doan.