Futbola

Altsasu, Kopan ezinean

Guaixe 2023ko mai. 16a, 09:20

Altsasuarrek ezin izan zuten Mutilbera liderra gelditu

Emakumezkoen Kopa Autonomikoko taldekako faseko zortzigarren jardunaldian Altsasuk Mutilbera liderra hartu zuen igandean, maiatzak 14, Dantzalekun, eta jipoi handia jaso zuten altsasuarrek, 0 eta 10 galdu baitzuten. 

Sailkapenean Mutilberak jarraitzen du lider (17 puntu) eta Altsasu hamargarren da (3 puntu). Asteburuan taldekako faseko ligaxkako azken jardunaldia jokatuko da, bederatzigarrena. Sailkapenean bigarren den Kirol Sporten kontra jokatuko dute altsasuarrek, maiatzaren 20an, larunbata, 17:30ean, Orkoienen.