Tronpeta, piano eta kontrabaxu kontzertu

Guaixe 2023ko mai. 16a, 10:49

Imanol Iribarren, Asier Ardaiz eta Marcelo Escrich musikariak Haritza tabernan egonen dira. UTZITAKOA

Maiatzaren 19an, ostirala, Asier Ardaiz 'Trio' musikarien kontzertua izanen da Altsasun.

Asier Ardaizek tronpeta eta fliskornoa jotzen du, Imanol Iribarrenek pianoa eta Marcelo Escrichek kontrabaxua eta hirurek batera Asier Ardaiz Trio taldea osatzen dute eta, orokorrean, boleroak jotzen dituzte. Maiatzaren 19an, ostirala, 22:30etik aurrera, Altsasuko Haritza tabernan kontzertua emanen dute.