GeroaBairen ekitaldia Altsasun

Guaixe 2023ko mai. 16a, 12:51
Javier Ollo GeroaBaiko Altsasuko alkategaia ekitaldi batean. ARTXIBOA

Maiatzaren 20an, larunbata, Uxue Barkos Nafarroako presidentegaia, Unai Hualde hautetsi altsasuarra eta Javi Ollo Altsasuko alkategaia Foru plazan izanen dira.

Maiatzaren 28ko foru, udal eta kontzeju hauteskundeetarako kanpainaren barruan, Altsasuko GeroaBairen ekitaldi politikoa izanen da maiatzaren 20an, larunbata, 13:00etan, Altsasuko Foru plazan. Bertan Uxue Barkos koalizioaren Nafarroako lehendakarigaiak, Unai Hualde hautetsi altsauarrak eta Javi Ollo GeroaBaiko Altsasuko alkategaiak parte hartuko dute.