Kirol erakundeei zuzendutako dirulaguntza deialdia egin du udalak

Guaixe 2023ko mai. 22a, 11:18
Taekwondoan lehiatzen. ARTXIBOA

Haren bidez, udalak aurtengo kirol jarduerei eta ekitaldiei bulkada eman nahi die.

Altsasuko Udalak herriko kirol klubei eta elkarteei zuzendutako dirulaguntza deialdia egin du. Deialdiak bere baitan hartzen ditu ere kirol jarduera puntualak egiten dituzten eta Altsasuko Udaleko Elkarteen Erregistroan izena emanda dauden erakunde ez kirolzaleak ere. Eskatzaileen artean 27.600 euroko poltsa banatuko du. Altsasuko Udalari dirulaguntza eskatzeko epea garagarrilaren 9ra artekoa da. Eskaeran udaletxean edo udalaren erregistro telematikoan (https://sedeelectronica.alsasua.net) aurkeztu beharko dira. Deialdiari buruzko informazio guztia www.altsasu.eus webgunean dago.