Esku huskako Nafarroako Foru Erkidegoko Txapelketak baditu lehen txapeldunak. Vianan senior mailako pilota goxuako finala jokatu zen maiatzeko bigarren asteburuan. Sonia Alonso altsasuarrak Irati Arozenarekin osatu zuen bikoa, Amaia Zarrabeitiaren eta June Urrutikoetxearen kontra jokatzeko. Txapela zegoen jokoan eta bi bikoak parez pare hasi ziren, baina Zarrabeitia eta Urrutikoetxea nabarmentzen hasi ziren eta azkenean beraiek izan ziren txapeldunak, Arozenari eta Alonsori 18 eta 9 irabazita.