"Mimo eta maitasun handiz" prestatzen ari da Erkudengo Ama Abesbatza maiatzaren 27an, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean emanen duen In memorian kontzertua. Koruan "izugarri gozatu" dituzten lanen konpositoreei omenaldia eginen diete; Lorenzo Ondarra eta Eduardo Correa gogoan izanen dituzte: "Eskuzabaltasun handiz, haien adiskidetasuna ere jaso genuen. Eskerrik asko zuengandik hainbeste jaso dugulako. Musuak zerura". Sarrerak 5 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.
Kontzertua Dmitri Bortnianski ukraniar konpositorearen Cherubin song abestiarekin hasiko dute. Abesbatzatik jakinarazi dutenez, abesti hau "berezia" izanen da duela gutxi koruan Ukrainiako errefuxiatu bat hasi delako. Kontzertuak Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean eta Mikel Laboarean Nerea izango zen abestiekin jarraituko du, eta bi abesti hauetan Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako koru txikiaren eta Korazonistak ikastetxeko koruaren laguntza izanen du Erkudengo Ama Abesbatzak.
Errepertorioa Atalhualpa Yupankiren Los ejes de mi carreta, Victor Jararen Te recuerdo Amanda, Eduardo Correaren Tu canto perdido eta Duerme negrito boleroak, Pablo Milanésen El breve espacio, Electo Silvaren Si llego a besarte, Leonard Chonen Hallelluiah, Mokoroaren Illunabarra eta Lorenzo Ondarraren Ama birjiña abestiek osatuko dute.