Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako euskal dantza ikasle gazte eta helduek ikasturte osoan zehar prestatutako ikuskizun berritzailean emanen dute ekainaren 2an, ostirala, 19:30ean, Iortia kultur gunean: Ekialdeko haizeak. Euskal dantza eta dantza garaikideko urratsetan oinarrituz Korrontzi, Kherau, Miel Otxin, 20 Hatz Proiekt, Alboka, Adarrots, Xabi Aburruzaga, Keltiar Aldea, Zopilotes, Oreka TX, Juan Mari Beltran, Kalakan, Ken 7 eta Thierry Biscary kantekin lagun-durik sortutako koreografiak interpretatuko dituzte. Sarrerak euro batean eskura daitezke Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.