'Euskal Herriari bira', dantzaren bidez

Guaixe 2023ko mai. 19a, 14:29

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako haurren dantza taldea emanaldi batean. ARTXIBOA

Ekainaren 9an, ostirala, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako haurren dantza taldeen ikuskizuna izanen da, Iortia kultur gunean.

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako 5 eta 13 urte bitarteko dantza ikasleen Euskal Herriari Bira dantza emanaldia izanen da, ekainaren 9an, ostirala, 19:30ean, Iortia kultur gunean. Urte osoan zehar ikasitakoa erakutsiko dute oholtzaren gai-nean. Ikuskizuna bi ataletan ba-natuta egonen da: lehenengoan, Euskal Herriko hainbat euskal dantza tradizional intrerpretatu-ko dituzte eta, bigarrenean, euskal urratsetan oinarrituta Fran Ida-reta, Alboka, Ronan Hardiman, Huntza, Antonio Pauner, Txala eta Gozategi taldeetako kantetan oinarritutako koreografia berri-tzaileak eginen dituzte dantzariek. Sarrerak euro batean eskura daitezke Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.