Sakanako Donejakue bidea ezagutuz

Guaixe 2023ko mai. 22a, 09:10
2022an Donejakue bidearen zati bat ezagutzeko martxa antolatu zuen SGAk. ARTXIBOA

Ekainaren 2an, ostirala, 'Donejakue bidea Sakanan' hitzaldia emanen du Nicolas Arbizuk, Altsasun. Ekainaren 3an, larunbata, bidetik oinezko martxa eginen dute, Bakaikutik Ziordiraino.

Sakana Garapen Agentziak Sakanako Donejakue bidea markatu eta ezagutzera eman du, eta horretarako zenbait ekimen antolatu ditu. Ekainaren 2an, ostirala, 19:30ean, Nicolas Arbizu hiztorialarian Donejakue bidea Sakanan hitzaldia izanen da, Altsasuko Gure Etxean. Ibarreko Santiago bidearen historia ezagututa, ekainaren 3an, larunbata, 08:30ean, Bakaikutik abiatuta bidea ezagutzeko oinezko martxa antolatu dute. Martxa Bakaikuko Santiago ermitatik abiatuko da eta Ziordiraino izanen da, eta tartean argazki rallya eginen dutela jakinarazi du garapen agentziak. Plaza mugatuak dira eta aurretik menditurismosakana@gmail.com izena eman behar da.