Saskibaloia

Denboraldia bukatu dute

Guaixe 2023ko mai. 24a, 10:23
2022/2023 denboraldi ederra egin dute CBASK-eko taldeek.

Senior mailako CBASK Ifuel eta CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeek denboraldia bukatu dute, sentsazio onekin

Senior mailan dabiltzan CBASK klubeko bi taldeek 2022/2023 denboraldia zapore oso onarekin bukatu dute. 

Gizonezkoen bigarren senior mailan CBASK Ifuel taldea bosgarren sailkatu zen sailkapen orokorrean (45 puntu), Lauko Finalera sailkatzeko bi puntura. 

Emakumezkoen lehen senior maila mustu duen CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak hamaikagarren despeditu du liga, 9 eta 12 postuak erabakitzeko ligaxkako azken jardunaldian Valle de Egüesen kontra 46 eta 44 irabazi eta gero.