Hiru urteko ikasle txikienek egindako lanetatik helduek egindakoetara, guztiak Itziar Nazabal arte tailerreko erakusketan ikusgai egonen dira, maiatzaren 24tik ekainaren 25ean, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Teknika desberdinetan eta gai anitzetako margolan piktorikoak izanen dira, Itziar Nazabalen Altsasuko eta Sakanako tailerreko ikasleek egindakoak, baita Aguraingo Sormen tailerreko ikasleek eta helduek egindakoak ere. Erakusketa gelaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:00etara, larunbatetan ikuskizuna baina ordu bat lehenago eta igandetan 18:30etik 20:00etara.