Txirrindularitza

Iker Gomez Galarko Zendeako Sari Nagusiko txapeldunordea

Guaixe 2023ko mai. 30a, 12:00

Iker Gomez Galarko Zendeako podiumean. MARTIN EARLY

Junior mailako lasterketa esprintean erabaki zen.

Maiatzaren 27an juniorren tropela Eskirozen jokatutako Galarko Zendeako Sari Nagusian bildu zen, Miguel Uriz Memorialari aurre egiteko prest (79 km). Lasterketa gorabeheratsua esprintean erabaki zen, eta Iparralde taldeko Lohann Vuiliez gailendu zitzaion Quesos Albenizko Iker Gomez Lopez de Goikoetxea altsasuarrari (2:03:16). Top 10ean beste sakandar bat sailkatu zen, Sakana Group-Alea taldeko Adrian Martinez. Lakuntzarra hamargarren sailkatu zen, denbora berean. 

Gainontzeko sakandarrak ere poliki aritu ziren. Aritz Oiarbide 17., Manex Zufiaurre 22., Mikel Regil 29., Oier Ruiz de Arkaute 31., Eñaut Oiarbide 41., Iker Agudelo 42. eta Asier Etxeberria 43. sailkatu ziren. Taldeka Iparraldek irabazi zuen.