Txirrindularitza

Ekain Imaz Murietako Top 10ean

Guaixe 2023ko mai. 31a, 10:30

Ekain Imaz helmugara iristen. TXIRRINDULARIAK

Kadeteen mailako Meoki Memorialean Quesos Albeniz taldeko altsasuarra zazpigarren sailkatu zen

Maiatzaren 27an kadeteen mailako 27. Meoki Memoriala jokatu zen Murietan, 61 kilometroko lasterketa mugitua. Aranako Ford taldeko Arkaitz Susok eta Luyando taldeko Ion Egiak primeran irakurri zuten lasterketa eta euren artean jokatu zuten garaipena, Susoren alde erori zena (1:35:25). Tropela zatikatuta sartu zen. Quesos Albeniz taldeko Ekain Imaz Top 10ean sartu zen, zazpigarren, 5 segundora. 

Oihan Gorriti (Sakana Group-Alea) 21. postuan iritsi zen helmugara, Ekaitz Perez (Quesos Albeniz) 23. postuan, Janitz Zufiaurre (Sakana Group-Alea) 24. postuan, Luca Martinez (Sakana Group-Alea) 31. postuan eta Hegoi Garcia (Quesos Albeniz) 55. postuan.