Sakanako atletismo eguna

Guaixe 2023ko maiatzaren 30a

2022an egin zuten Lehenengo Sakana Atletismo Eguna. ARTXIBOA

Ekainaren 3an, larunbata, atletismoaren festa izanen da Altsasuko Dantzalekun.

Bigarren Sakana Atletismo eguna izanen da ekainaren 3an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara, Altsasuko Dantzalekun. Hamazazpi urte bitarteko haur eta gazteek atlestismoaren modalitate desberdinak egiteko aukera izanen dute: luzera saltoak, jaurtiketak, erreleboak, krosa, hesiak... Dantaleku Sakanak eta Sakana Triatloi taldeak antolatu dute ekimena, zenbait babesleren laguntzarekin, tartean Nafarroako Atletismo Federazioa, Sakanako Mankomunitatea eta Altsasuko Udala.