Trío Medianoche taldea La Voz Senior telebista saioko finalera iritsi ziren. Musika erromantikoa, boleroak, rantxerak eta Hego Amerikako musika jotzen dute, eta Trasteando talde altsasuarrak herrian kontzertu bat ematera gonbidatu ditu eta biak ekainaren 3an, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean, ariko dira. Sarrera gutxi gelditzen dira, 8 eurotan, Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.