Sinopsia: 1976ko uda. Beak 16 urte ditu gizartea aldatzeko mugimenduekin bat egiten du; emakume talde batekin lankidetzan aritzen da kausa feminista ikusarazteko eta abortatzeko eskubidea onar dadin. Odolean sentitzen duen asaldura ustekabeko sentimendu batekin nahastuko da, eta horrek barne mundua aldatuko dio. Hilabete hauetan zehar, Bea eta bera baino zaharragoa eta familia onekoa den Mirenen artean adiskidetasun berezia sortuko da. Bere konpromiso politikoak eta Mirenekiko harremanak bere bizitza betirako markatuko dute.
Fitxa artistikoa: Alícia Falcó, Elena Tarrats, Itziar Ituño, Ainhoa Santamaría, María Cerezuela, Nagore Cenizo, Ivan Massagué, Heren de Lucas, Mikel Laskurain, Sara Barroeta, Mikel Tello, Miguel Garcés, Itziar Aizpuru, Garazi Urkola.
Emanaldiak:
- Ekainak 1, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.
- Ekainak 4, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian.
Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian
- Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.
- Aurretik erositakoa: 4,5 euro.
Sariak:
- 2023ko 26. Malagako Jaialdian Urrezko Biznaga film onenari.
Hizkuntza: gaztelania.