Ikasturte amaierako festa handia gazte gunean

Guaixe 2023ko mai. 30a, 10:24

Ekainaren 2an, ostirala, nazioarteko musikaren entzunaldia izanen da Altsasuko Intxostiapuntan; ekainaren 3an, larunbata, itxiera festa ospatuko dute.

Udaren hasierarekin batera Altsasuko Intxostiapuntaren ordutegia aldatuko da eta ekainaren 5etik irailaren 22era 18:00etatik 20:00etara egonen da zabalik gazte gunea. Hortaz, denboraldiari amaiera emateko gazte agendan bi ekimen berri antolatu dituzte ekainaren 2rako eta 3rako; ostiralean, 18:00etan, World music edo munduko musikak deitutako ekimena eginen dute eta ekainaren 3an, larunbata, itxiera festa ospatuko dute 22:00etatik 1:00etara.