Saskibaloia

CBASK-ek saskibaloi campusa antolatu du Altsasun

Guaixe 2023ko mai. 31a, 11:30

2022ko CBASK saskibaloi festa. ARTXIBOA

Uztailaren 24tik 29ko astean izango da, eta izena ematea zabalik dago

Altsasuko CBASK saskibaloi klubak saskibaloi campusa antolatu du uztailaren bukaeran Altsasuko Zelandin. Zehazki uztailaren 24tik 29ra arte izango da, uztailaren 25 izan ezik, egun horretan festa baita. Goizean izango da campusa, 8:30etik 14:30ak arte, eta 2010 eta 2016 urte bitartean jaiotako neska-mutilek eman ahal dute izena. 

CBASK-etik azaldu dutenez, saskibaloia lantzeaz gain, bisita sorpresak eta opariak izango dira, eta campusean izena ematen dutenek igerilekuetara joateko aukera izango dute. Nobedade gisa, norberak parte hartu nahi dituen egunak hautatu ahal izango ditu: 5 egunak egiten dituztenek 100 euro ordainduko dituzte, 4 egunez doazenek 85 euro, 3 egun doazenek 65 euro, bi egunetan doazenek 45 euro eta egun bakarrera doazenek 25 euro. 

Izena ematea: 626 554 346 telefonoko Whatsaapean, edo iosumen17@hotmail.com posta elektronikoan.