Elektrokela Euskal Herriko Elektrotxaranga Lehiaketan

Guaixe 2023ko eka. 1a, 10:36

Elektrokela Elektrotxaranga Azpeitiko Alde Zaharrean. AITZIBER ARZALLUS / UZTARRIA.EUS

Altsasuko elektrotxarangak Azpeitian antolatutako lehiaketan parte hartu zuten maiatzaren 20an.

Bigarren urtez antolatu du Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak eta Azpeitiko Udalak Euskal Herriko II. Elektrotxaranga Lehiaketa eta parte hartu duten zazpi taldeen artean Altsasuko Elektrokela Elektrotxaranga dago. Lehiaketa maiatzeko larunbatetan izan da, eta asteburu bakoitzean bi elektrotxarangak parte hartu dute, lehenengoan izan ezik bakarra aritu zirela. Hortaz, altsasuarrak maiatzaren 20an egon ziren Azpeitiko Alde Zaharreko kaleak girotzen, Azpeitiko Skapaie taldearekin batera. Hamarru, Elektrotxorongo, Elektrotxufla, Distopia eta OstiKda elektrotxarangak  izan dira beste lehiakideak. Lehenengo edizioaren irabazlea Elektrotxufla izan zen.