'Matilda' dantza emanaldia Altsasun

Guaixe 2023ko eka. 5a, 09:32
Lakuntzako dantza eskolako ikasleak 'Matilda Musikala'-ren entseguan. UTZITAKOA

Ekainaren 10ean, larunbata, Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako dantza ikasle txikien amaierako ikuskizuna izanen da, Iortia kultur gunean.

"Gure barnearen edozein izkinatan mundua aldatzeko giltza dago", dio Matildak izen bereko liburu eta filma ospetsuaren protagonistak, eta hori da Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikasle txikiek sentiarazi nahi dutena. Ekainaren 10ean, larunbata, Iortia kultur gunean Matilda Musikala ikuskizuna eginen dute. Ikasturtean zehar ikasitako oholtzan erakutsiko dute dantzariek. Bi saio egonen dira: 17:00etan eta 19:00etan, eta bi saioetarako sarrera gutxi gelditzen dira, kultur guneko webgunean edo txarteldegian.