'Dantza. Artea' dantza emanaldia Altsasun

Guaixe 2023ko eka. 5a, 10:11
'Dantza | Artea' ikuskizunean parte hartuko duen taldetako bat emanaldi batean. UTZITAKOA

Ekainaren 17an, larunbata, Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako gazte eta helduen taldeen emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Gorputzak musika arnastean edo isiltasunak mugimenduan arte sortzen duenean dantza sortzen da, eta Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako gazte eta helduen taldekideen gorputzek mugimenduaren bidez hitz eginen dute ekainaren 17an, larunbata, eginen duten Dantza | Artea ikuskizunean. Ikasturtean zehar ikastikoa oholtzaren gainean erakutsiko dute dantzariek. Emanaldia Iortia kultur gunean izanen da, eta bi saio egonen dira, 17:00etan eta 19:00etan. 19:00etarako sarrera gutxi gelditzen dira, Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.