Itaiaren jardunaldien aurkezpena

Guaixe 2023ko eka. 5a, 10:59

Sakanako Itaiaren prestakuntza saio bat. ARTXIBOA

Ekainaren 9an, ostirala, Gernikan antolatuko duten Itaiako Jardunaldiak aurkeztuko dituzte Altsasuko Gaztetxean.

Ekainaren 17an, larunbata, Gernikan, Itaiaren Jardunaldiak eginen dituzte eta, aurretik, ekainaren 9an, ostirala, 19:30ean, Sakanako Itaiak jardunaldien berri emanen du, Altsasuko Gaztetxean. Aurkezpenaren ondoren pintxo potea eta afaria egonen dira.