Garilaren 23rako deialdiak beste hauteskunde prozesu bat eta hari dagozkien zerrendak prestatzera eraman ditu alderdi eta koalizioak. Joan zen astean Geroa Bai koalizioaren barruan dagoen Eusko Alderdi Jeltzaleak Javier Ollo Martinez senaturako hautagai gisa aurkeztu zuen. Jelkideek eta Uri Batzarrek zen gehiago proposatzeko aukera zuten. Jeltzaleek gaur eta etzi artean bozkatuko dute eta behin betiko erabakia larunbatean hartuko da. Ondoren, EAJ-k proposatutako izenak Geroa Bairen baitan negoziatu beharko dira.
Bestalde, EH Bilduk duela lau urteko zerrendei jarraipena ematea proposatu die bere militantziari. Ostegun eta ostiralean emanen dute iritzia. Koalizioko zuzendaritzak, beraz, Bel Pozueta kongresuan lanean jarraitzearen alde egin du.