Institutuko kontzertu erraldoia

Guaixe 2023ko eka. 6a, 14:09

Altsasuko institutuko kontzertu erraldoia. ARTXIBOA

Ekainaren 6an, asteartea, Altsasuko BHIko DBH ikasleen musika emanaldia izanen da, frontoian.

Duela bi hamarkada baino gehiago daramatza Altsasuko institutuak ikasleen kontzertu erraldoia antolatzen, eta aurten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek emanaldia eginen dute ekainaren 6an, asteartea, 17:00etan, Burunda frontoian. Ikasleek txirula joko dute, baita musika irakasgaian landutako beste zenbait instrumentu ere.