Altsasuko bertso eskolaren jaialdia

Guaixe 2023ko eka. 6a, 10:01

Ekainaren 9an, ostirala, Altsasuko bertso eskolaren saioa izanen da, Kukuerreka elkartean. Altsasuko ikasleekin batera, Ainara Ieregi, Endika Legarra, Eneko Lazkoz, Idoia Granizo, Ekain Alegre eta Urritz Alegre bertsolariak ariko dira.

June, Janire, Irati, Maddi, Olaia eta Izarne Altsasuko bertso eskolako ikasleak dira eta, Kukuerreka elkartearekin batera, ekainaren 9an, ostirala, 19:00etan, eginen duten bertso saioa antolatzen ari dira. Bertsolari gazteekin batera, Idoia Granizo, Ekain Alegre, Urritz Alegre eta Eneko Lazkoz bertsolari sakandarrak eta Iruñerriko Ainara Ieregi eta Endika Legarra bertsolariak ariko dira. Gainera, Bertsozale Elkarteak merendua jarriko du eta Kukuerreka elkarteko kideak barran egonen dira. 

Bertso eskoletako jaialdiak antolatzearen helburua Sakanan bertso saioak antolatzea eta sustatzea da, baita haurren "ilusioa" ere, izan ere, haiek dira saioaren antolatzaileak. Maiatzaren 26an egin zuten lehenengo aldiz Sakanako bertso eskola baten jaialdia, Lakuntzako plazan.