Altsasuko Elektrokela Elektrotxarangak irabazi du Azpeitian egiten den Euskal Herriko Elektrotxaranga lehiaketaren bigarren edizioa. "Lehia oso estu" egon dela jakinarazi du Azpeitiko Udalak, Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien Elkartearekin elkarlanean, lehiaketako antolatzaileak; talde altsasuarrak puntuen %82 jaso du, eta bigarren sailkatua puntu batera gelditu da. Elektrokelak 6.000 euroko saria eta Azpeitiko saninazioetan jotzea irabazi du.
Euskal Herriko II. Elektrotxaranga Lehiaketa maiatzaren 6tik 27ra, asteburuetan, izan da. Zazpi taldek parte hartu zuten, eta Elektrokelak maiatzaren 20an jo zuen Skapaie taldearekin batera. Aurreko urtea izan zen lehiaketaren lehenengo edizioa, eta Elektrotxuflak irabazi zuen.
Ostiralean erreportajea Guaixe Astekarian.