Dantzaleku Sakana klubak ekainaren 3an antolatutako Sakana atletismo festan 80 gaztetxo inguruk parte hartu zuten. Zenbait diziplina probatzeko aukera izan zuten, luxuzko irakasleekin: Maria Ordoñez eta Jose Antonio Salgado mendi korrikalariak, Uxue Erice jauzilaria eta 40 m hesi lasterketako espezialista den Iker Alfonso atleta.