Ingurumenaren Egunean parte hartu du Sagrado Corazon ikastetxeak

Guaixe 2023ko eka. 5a, 13:09

Sagrado Corazon ikastetxeko ikasleak patioan. ARTXIBOA

Nafarroako Eskola Iraunkorren Sarearen jardunaldian erkidegoko hamasei ikastetxek parte hartu zuten. Ikasleek eta irakasleek Esperientzia Azoka batean erakutsiko dituzte ikasturtean garatutako proiektuak.

Nafarroako Eskola Iraunkorren Sareko Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako hamasei ikastetxetako ikasleek eta irakasleek parte hartu dute garagarrilaren 5ean ospatzen den Ingurumenaren Eguneko ekitaldian. Mendillorriko Gordailuetan izan da ekitaldia, Planetan dugun arrastoa arinduz lelo zuena. 

Han elkartu diren ikasle eta irakasleak ikasteko eta jardunbide egokiak trukatzeko gune bat sortu da, ingurumen-hezkuntza sustatuz. Jardunaldiaren helburuen artean daude, besteak beste, ikasleek ingurumen hezkuntzan duten protagonismoa sustatzea, hamarkada bete duen Eskola Jasangarrien Sarea bultzatzea eta irakasleak iraunkortasunaren arloan prestatzea. Nafarroako Sarea EsenReden parte da, ikastetxe iraunkorren estatuko sarean.

80 bat ikaslek eta 35 irakasle inguruk parte hartu dute. Ongietorriaren eta aurkezpenaren ondoren, ikastetxe bakoitzak Esperientzien Azokaren barruan prestatutako postuetan erakutsiko du zein ingurumen eta jasangarritasun proiektutan lan egiten duen. Proiektuaren edukiari buruzko informazioa emateaz aparte, garapenean erabilitako materialak ere ikusgai izan dira. Ondoren,  ikasleendako tailerrekin jarraituko du. Tailer horietan, talde batek dekalogo bat egin du, Eskola Iraunkorren Sareko ikastetxeek modu eraginkorrean lagun dezaten planetan uzten ari garen aztarna arintzen. Gainerako taldeek erronka edo challengea sortu dute, edo gizartea larrialdi klimatikoaren aurrean arduratsuago izatera bultzatuko duen beste adierazpen artistiko bat. Lankidetza eta sareko lana indartu nahi dira, ikasleen parte hartze inklusiboa sustatuz.