Udalak eskolan egin beharreko lana eman nahi du

Guaixe 2023ko eka. 13a, 11:56

Zelandi eskolako patioa. ARTXIBOA

Elektrizitate azpiegitura berritzeko bigarren fasea da.

Altsasuko Udalak Zelandi eskola publikoan joan zen urtean hasitako lanei segida eman nahi die udan. Hain zuzen ere, ikastetxeko elektrizitate azpiegitura udan berritu nahi du. Zehazki, dagoen instalazioa berritu eta legedira egokitu nahi dira ikastetxeko argindar koadroak eta elektrizitate kableak, eta beste lan osagarri batzuk egin ere. Horretarako, lanak emateko deialdia egin du. Lanak hartzen interesa duen enpresak bere eskaintza hilaren 22ko 23:59ra arte aurkez dezake. Udalaren aurrekontua 67.712,32 eurokoa da (BEZik gabe). Joan zen urtean 61.897,69 euroko (BEZik gabe) inbertsioa egin zuen udalak.