Josefina Arregi klinikaren musika tailerretatik abiatuta Los acordes de la memoria film dokumentala sortu zuen Raul Madinak, eta orain Espainiako Neurologia Elkartearen Giza Modalitatearen Saria irabazi du. Elkartetik aipatu dutenez, kultura, musika, pintura, terapia, profesionalak, Alzheimer gaixotasuna duten pertsonak, senideak, zaindariak, memoria, zientzia eta burmuina biltzen ditu dokumentalak, "dementzia duten zortzi pertsonaren bidez musikaren eta oroitzapenen arteko harremana erakusten du".