Euskal Herritik mundura egitasmoaren aurkezpena

Guaixe 2023ko eka. 12a, 15:17
Gure Eskuren Pirinioetako bidearen aurkezpena. ARTXIBOA

Ekainaren 12an, astelehena, Gure Eskuren egitasmoaren Sakanako aurkezpena eginen dute, Altsasun.

Frantziako Tourra Euskal Herritik igarotzen denean Euskal Herria aldarrikatzeko egitasmoa jarri du martxan Gure Eskuk: Euskal Herritik Mundura. Euskal Herriak erabaki, eta ekainaren 12an, astelehena, 19:00etan, Altsasuko Gure Etxean horren berri emanen du, Sakanako aurkezpenean.