Mendigoizaleekin mendira

Guaixe 2023ko eka. 12a, 10:47
Altsasuko Mendigoizaleen irteera bat. ARTXIBOA

Ekainaren 18an, igandea, Altsasuko mendizale taldeak Banka, Adartza eta Luzaide mendi irteera antolatu du. 

Altsasuko Mendigoizaleak taldeak Banka eta Luzaide arteko 16 kilometro inguruko ibilbidea eginen du ekainaren 18an, igandea, eta mendizaleak mendi irteeran parte hartzera gonbidatu ditu. Lasai egiteko ibilbidea da, eta bistak izugarriak direla jakinarazi dute taldetik. Bankara autobusez joanen dira; 06:00etan aterako dira Altsasuko suhiltzaileen paretik, eta Luzaiden bazkalduko dute.  640143497 telefonoan eman behar da izena.