Euskaltel-Euskadi taldeak Iker Mintegi fitxatu du eta, hortaz, profesional kategorian arituko da. Hurrengo bi denboraldietan aritzeko sinatu du, 2024 eta 2025erako, hain zuzen ere.
Orain arte alboan izan dituenak eskertu ditu Mintegik, eta eskaintza hori jarraitutasunaren eta talde zein bakarkako lanaren fruitu dela adierazi du.