Udako igerilekuak bihartik zabalik

Guaixe 2023ko eka. 14a, 10:49

Dantzalekuko igerilekuak. ARTXIBOA

Dantzalekuko igerilekuak irail hasierara arte erabilgarri izanen dira.

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, Dantzalekuko igerilekuaren aurtengo denboraldia garagarrilaren 15ean hasiko da. Basoko igerilekuez gozatzeko aukera irailaren 3ra arte izanen da. Dantzalekuko igerilekuak zabalik diren bitartean, Zelandi kirol gunekoak garilean eta agorrilean itxita egonen dira. Eraikinean dagoen gimnasioa, berriz, irekita egonen da.

Dantzalekuko igerilekuko sarreren prezioak honakoak dira 3 eta 15 urte bitartekoen uda sasoiko txartelak 45 euro balio ditu, eta eguneko txartelak 4,6 euro. 16 eta 64 urte artekoen abonamendua 55 eurokoa da, eguneko txartela 6,2koa. Azkenik, 65 urtetik gorakoen sasoiko txartelak 50 euro balio ditu, eta eguneko sarrerak 6,2. Herriko kirol azpiegiturak kudeatzen dituen Atabo Altsasu enpresako abonamendua dutenek ez dute halakorik behar, abonamenduak igerileku estalia eta udakoa hartzen baitie. 

Bestalde, herriko kirol azpiegiturak kudeatzen dituen Atabo Altsasu udal enpresak bere burua identifikatzeko irudi berria du mustu du.