Kontribuzioa ordaintzeko deialdia

Guaixe 2023ko eka. 16a, 11:31

Altsasuko herriko etxea. ARTXIBOA

Aurtengo lehen seihilekoari dagokiona da ordaindu beharrekoa.

Diru bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Altsasuko Udalak jakinarazi du 2023ko lehen seihilekoko hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa eta landa-lurreko ondasunen gaineko zergaren kuotak borondatez ordaintzeko epea zabaldu duela. Hala egonen da garilaren 22ra arte. Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, helbideratutako ordainagiriak hilaren 20an, asteartearekin, kargatuko ditu kontu korronteetan.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epea pasaz gero, Diru bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko ditu udalak eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.