Zelandiko festa ospatuko dute

Guaixe 2023ko eka. 16a, 11:14
Zelandi eskolan ikasleak eta gurasoak. ARTXIBOA

Ekainaren 17an, larunbata, Altsasuko eskolaren festa eginen dute, Guraso Elkarteak antolatuta.

Ikasturteari egunak gelditzen zaizkionean, Zelandi eskolak bere festa ekainaren 17an, larunbatean, ospatuko du, ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatuta. Ospakizuna Baratzekobiden izanen da, 11:00etatik aurrera, eta puzgarriak, tailerrak, jolasak, flashmob bat, erraldoiak, bazkaria eta disko festa izanen dira.

Zelandi Guraso Elkarteko jaiaren egitaraua

Ekainak 17 larunbata
Baratzekobide

11:00 - 14:00 Puzgarriak.

11:00 - 13:00 Henna tailerra eta jolasak.

12:00 Ekitaldia.

12:30 Flashmob.

13:00 Erraldoiak.

14:30 Bazkaria.

17:30 - 19:30 DJ Xaibor.