Bertso eskolaren festa

Guaixe 2023ko eka. 16a, 11:23
Altsasuko bertso eskolako kideak eta bertso saioan parte hartu zuten bertsolariak.

Altsasuko bertso eskolako ikasleek eta Kukuerreka elkarteak antolatutako ikasturte akaberako bertso saioa izan zen ekainaren 9an. 

Urritz eta Ekain Alegre, Idoia Granizo, Ainara Ieregi, Endika Legarra eta Eneko Lazkoz bertsolariek parte hartu zuten Kukuerreka elkartean egindako bertso saioan, eta gai jartzaile Saats Karasatorre izan zen, bertso eskolako irakaslea. Nafarroako Bertsozale Elkarteak eskainitako merendua egon zen.