"Oso pozik gaude aurten parte hartzea handia izan delako. Pantailez betetako gizarte batean bizi gara, eta pozgarria da jakitea 800 lagun baino gehiagok bere denboraren tarte bat hartu dutela euskaraz sortzeko". David Oroz Sakanako Mankomunitateko presidenteak 2023ko Maria Markotegi eta Nanoipuin literatur lehiaketan parte hartu duten ikasleei eta haien irakasleei eta gurasoei "zorionak" emanez hasi zen Euskara zerbitzuak antolatzen dituen Iortian egindako literatur lehiaketen sari banaketa ekitaldia.
Guztira, 800 lan inguru aurkeztu dira; Sakanako ikasleei zuzendutako Maria Markotegi lehiaketan 359 narrazio, 63 poesia, 47 booktube eta 280 komiki aurkeztu dira; guztira, 749 lan. Euskaltegiko ikasleei eta mintzakideei zuzendutako Nanoipuin lehiaketan 73 lan aurkeztu dira; hamalau lehen mailan, 37 bigarren mailan eta 22 hirugarren mailan. Euskara zerbitzuak 2.510 euro banatu ditu lan onenak saritzeko.
Sormena
Literatur lehiaketekin, Orozek azaldu zuen bezala, Mankomunitatearen helburua euskarazko sormenari bidea egitea da, "sinisten dugulako euskara ezin dela izan ikastetxean zein euskaltegian soilik erabiltzeko hizkuntza". Sormenaren bitartez sentimenduak, bizipenak, esperientziak eta uneak adierazten direla gaineratu zuen Mankeko presidenteak: "Sormen lan batek urrutiko paisaia batera eramaten gaitu edo hurbileko baten etxera: tristura edo alaitasuna sentiarazten digu; zer pentsatua ematen digu. Azken batean, hunkitu egiten gaitu, gure barrua mugiarazten du". Aldaketa "garai hauetan" hizkuntzaren biziraupenerako euskarazko sormena "inoiz baino beharrezkoagoa" dela esan zuen.
"Eskertzekoa da jasotzen dugun lan kantitatea, baina are garrantzitsuagoa da kalitatea. Askotan epaimahaikideei lan irabazleak aukeratzea kostatzen zaie". Olatz Aldasorok, Joxemari Morcillo Morkotsek, Izaskun Etxeberriak, Toñi Lopezez, Aitor Karasatorrek, Katrin Gineak, Garbiñe Petriatik eta Monika Etxeberriak osatu dute epaimahaia. Sari banaketa ekitaldia Amaia Amilibiak aurkeztu zuen.
Saridunak
Maria Markotegi literatur lehiaketa
KOMIKI SAILA
LH 3. eta 4. | Saria: 50 euroko txartela
Kontuz desioekin, Izaro Maiza (Uharte Arakil), Paz de Ziganda ikastola
Erregea, Bruno Apolo (Etxarri Aranatz), San Donato IP
LH 5. eta 6. | Saria: 70 euroko txartela
Gaua, Maia Hanningan (Arbizu), Andra Mari ikastola
Laguntzeko gaitasuna, Arene Olarra (Etxarri Aranatz), San Donato IP
DBH 1. eta 2. | Saria: 90 euroko txartela
Kobazuloko misterioa, Jon Orella (Etxarri Aranatz)
Benetako edertasuna, Beñat Latorre (Arbizu)
Andra Mari ikastola
DBH 3. eta 4. | Saria: 110 euroko txartela
Denboraren orbaina, Eunate Liaño (Arbizu)
Bisita magikoa, Naroa Otxoa-errarte (Olazti)
Altsasu BHI
POESIA SAILA
LH 5. eta 6. | Saria: 70 euroko txartela
Irurtzungo festak, Usua Ongay (Irurtzun), Atakondoa IP
Dantza, Garazi Goñi (Lakuntza), Andra Mari ikastola
DBH 1. eta 2. | Saria: 90 euroko txartela
Leihotik begira, Arhane Jimenez (Ihabar), Andra Mari ikastola
Nire bihotzaren gakoa, Tania Otero (Iturmendi), Altsasu BHI
DBH 3. eta 4. | Saria: 110 euroko txartela
Lortuko dugulakoan, Laida Gartziandia (Lakuntza), Altsasu BHI
Eta bihar zer?, Haizea Lopez de Goikoetxea (Altsasu), Iñigo Aritza ikastola
NARRAZIO SAILA
LH 3. eta 4. | Saria: 50 euroko txartela
Milan nire laguna, Nahiane Agirre (Altsasu), Iñigo Aritza ikastola
Asier eta inurria, Erai Lizaso (Ilzarbe), Atakondoa IP
LH 5. eta 6. | Saria: 70 euroko txartela
Amets eder bat bizitzen, Helena Ruiz (Altsasu), Iñigo Aritza ikastola
611 unibertsoa, Nizar El Baz (Etxarri Aranatz), San Donato IP
DBH 1. eta 2. | Saria: 90 euroko txartela
Basaluzeko dorrea: lehenaldiko bidaia, Edorta Amillano (Altsasu)
MK Ultra, Ibai Azpilikueta (Altsasu)
Spice Bomb operazioa, Ekaitz Berdud (Altsasu)
Iñigo Aritza ikastola
DBH 3. eta 4. | Saria: 110 euroko txartela
Dena aldatzen da, Iraide Arrizabalaga (Altsasu), Iñigo Aritza ikastola
Arratsalde beldurgarria, Irati Loiarte (Etxarri Aranatz), Andra Mari ikastola
BOOKTUBE SAILA
DBH 1. eta 2. | Saria: 90 euroko txartela
Futboleroak: lokartutako arbitroen misterioa, Akior San Roman (Al.)
Eireren egunerokoa, Juna Mendia (Altsasu)
Nire minaren etxean, Intza Anton (Altsasu)
Iñigo Aritza ikastola
DBH 3. eta 4. | Saria: 110 euroko txartela
Nire minaren etxean, Olaia Santano (Altsasu)
Ilunpeko zelataria, Iraide Arrizabalaga (Altsasu)
Mendekuaren hazia, Araitz Otxoa (Altsasu)
Iñigo Aritza ikastola
Nanoipuin lehiaketa
Sariak: 150 euroko txartela
1. maila (A1 eta A2): Inurria eta landare-zorria, Idoia Ruiz de Alegria (Arbizu)
2. maila (B1): Ilargi eta bere betaurrekoak, Daniela Alonso (Irurtzun)
3. maila (B2 eta C1): Oreka, Elaia Nagore (Irurtzun)