Nafarroako 50 parlamentariek bere karguari zin egitean osatu da Nafarroako Parlamentua ekainaren 16an. Parlamentuko presidentea izateko bi hatagai aurkeztu dituzte: UPNk Iñaki Iriarte eta Geroa Baik, aurreko legealdian egin bezala, Unai Hualde Iglesias altsasuarra. PSNK, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak Hualderen alde bozkatu dute, eta 30 boto lortu ditu. Iriartek UPNko eta PPko hamabost boto jaso ditu. Beraz, Unai Hualde Iglesias Geroa Baiko hautagaia izanen da, berriz ere, Nafarroako Parlamentuko presidentea.