Junior mailako Iker Gomez Lopez de Goikoetxea (Quesos Albeniz) Altsasuarra lehenengo nafarra izan da Nafarroako Klasikoan. Villatuertan jokatu da II. edizioa, ekainaren 18an. Halaber, laugarrena izan da sailkapen orokorrean (2h44'59, +1'36), eta meta bolanteetan garaipena eskuratu du. Mikel Regil Fernandez (Sakana Group-Alea) ere lehian aritu da, eta bigarren nafarra izan da meta erdiesten. Klasifikazio orokorrean 28. izan da (2h46'00, +2'37).
Osotara 200 txirrindulari aritu ziren, 109km eginez, eta Dario Giuliano (Jolly) frantziarra izan zen Klasikoaren irabazlea (2h43'23).