Altsasuko udal ludotekak, Txantxarik, bere logotipoa aukeratzeko lehiaketa deitu zuen. Epaimahaiak aurkeztutako lanak aztertu ondoren Ane Perez de Villarreal Santanori saria ematea erabaki zuen. Hilaren 14an 60 euroko txekea eta pintura lotea jaso zituen.