Nahia Imaz altsasuarra txapeldunordea izan da 23 urtez azpiko Espainiako Erlojupeko Txapelketan. Ekainaren 23an jokatu da, Madrilen. Elite mailan AG Insurance-ko Mireia Benito gailendu da (0:43:20), eta 23 urtez azpikoan Laboral Kutxako Idoia Eraso euskalduna (0:46:48).
23 urtez azpiko kategorian izan da lehia handiena, ordea; Eraso izan da txapelduna, baina Sopela Team-eko Nahia Imaz orpoz orpo ibili da,13 segundoko aldeak baino ez baititu bereizi. Eneritz Vadillo (Laboral Kutxa) are hurbilago ibili da, eta bi segundo baino ez dizkio atera altsasuarrari (+15).
23 urtez azpiko mailako sailkapena:
1 - ERASO Idoia (Laboral Kutxa) 0:46:48
2 - IMAZ Nahia (Sopela) +0:13
3 - VADILLO Eneritz (Laboral Kutxa) +0:15
4 - PUIGDEFABREGAS Laia (Sopela) +0:23
5 - SAN JUSTO Claudia (Eneicat) +1:13