Dantzaleku kirol-guneko futbol zelaiko belar sintetikoa aldatzeko eta argiteriaren zati bat berritzeko lanak eman nahi ditu Altsasuko Udalak. Izan ere, futbol zelaiak 2010az geroztik du belar artifiziala. Erabileraren poderioz, zelai sintetikoa hondatu egin da eta arazoak sortu ditu. Egun dagoen zelai sintetikoa kendu eta berriarekin ordezkatuko da. Gainera, kendutakoaren zati bat goiko zelaiaren ipar ekialdean jarriko da, futbol zazpirako zelaia sortzeko. Bestetik, egungo argiteria azpiegitura eskasa da urteko zenbait hilabetetan eta ordutan, ondorioz, partidak jokatzeko arazoak daude. Horregatik, gaur egungo proiektoreak LED argiengatik ordezkatuko dituzte.
Lanak emateko deialdia egin du, haren kopurua 292.341,74 eurokoa da (BEZik gabe). Kalitate eta prezio erlazio onena duen eskaintzari emanen dio lana udalak. Udalak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza zuzena du lan hori egiteko, Geroa Baik aurrekontuei aurkeztutako emendakin bati esker.