Astelehenero, 12:00etan, Altsasuko udaletxearen aurrean edo Zumalakarregi plazan tartekatuz, elkarretaratzea eginen dute hainbat herritarrek Sakanako Pentsiodunen Mugimenduak deituta, eta uztailaren 10ean, astelehena, eguerdian, Altsasuko udaletxearen aurrean, ikasturteko azken kontzentrazioa egiten dute. Irailaren 4an itzuliko dira, besteak beste, gutxieneko 1080 euroko pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzeak egitera.