Duela 25 urte...

Sakana Rock 98

Guaixe 2023ko uzt. 25a, 11:02

Altsasuk hartu zuen musika jaialdia 

Sakanako rock taldeen aurreneko erakustaldia Altsasuko Udaleko Gazte eta Kultura Batzordeak antolatu zuen, eta garilaren 18an izan zen. Helburua zen erakustea nolako musika sortu zuten entsegu lokaletan emandako orduetan. Egun hartan oholtza gainera Tinit Tus, Behin Betiko eta Reventon taldeak igo ziren. Antolatzaileen esperantza zen hurrengo urteetan talde gehiagok parte hartuko zutela.