Futbola

Oier Gastesik Athleticen lehen taldearekin denboraldi-aurrea eginen du

Guaixe 2023ko uzt. 4a, 16:15

Oier Gastesi futbol zelaian. ATHLETIC CLUB.

Basconia filialean jokatu ostean, Rincon eta Barandalla nafarrekin ariko da lehen taldean

Athletic Clubeko Ernesto Valverde entrenatzaileak Oier Gastesi altsasuarra izanen du taldean besteak beste, denboraldi-aurrean aritzeko. Taldeak azaldu duenez, atezainak behar dituzte denboraldiaren hasierarako, eta Gastesi hautatu dute horretarako. Hugo Rincon eta Miguel Barandalla nafarrak ere arituko dira Valverderen agindupean. Gastesi Basconia filialean aritu zen aurreko denboraldian, eta estreinakoz jokatuko du lehen taldean.