Altsasun etxerako egur loteen zozketa egin dute

Guaixe 2023ko uzt. 10a, 11:17

Altsasuko ikuspegia Urdiainerako bidetik. ARTXIBOA

Udalak 134 epaitza banatu ditu, eta 11 eskaera atzera bota ditu.

Udal ordenantzari jarraituz, Altsasuko Udalak etxerako egun loteen zozketa egin zuen garagarrilaren 28an. Eskabidea egin eta ordainketa egin zutenen artean egin zen 134 loteen zozketa. Araudia ez betetzeagatik 11 eskaera baztertu zituen. Etxerako egur lotea eskuratu dutenek garilaren 15etik aurrera atera ahalko dute egurra basotik. “Nolanahi ere, ateratzeko bideak lehor egon behar du. Gainera, erabat debekatuta dago pistatik zuhaitzak arrastaka eramatea eta egur hondakinak uztea arekak edo bideak moztu ditzaketen lekuetan”, gaztigatu du udalak. Lastailaren 31ra arteko epea dute hura basotik etxera eramateko. Behin data hori pasata, epaitza basoan badago, udalaren jabetza izatera pasako da eta udalak ez du bueltatuko harengatik ordaindutakoa. 

Altsasuko Udalak nabarmendu duenez, jasotako egur aprobetxamenduak ezin zaio beste inori saldu, bestela zigorra jasoko du. Bestetik, epaitzari uko egiten diotenek ez dituzte bueltan jasoko jarritako 20 euroak jasoko. Udalak, azkenik, eskatu du baso lanetan norberaren segurtasun neurriak oso kontuan izateko.