Altsasuko Udalak laguntza teknikoa kontratatu nahi du berdintasuna udal aurrekontuetan txertatzeko laguntza eta jarraipen programa garatzeko. Udalak jakinarazi duenez, kalitate prezio erlazio onena duen eskaintzari emanen dio kontratua. Haren iraupena urtebetekoa izanen da. Hala ere, epe bereko luzapenak egin ahal izanen dira, baina kontratuaren iraupen osoa, luzapenak barne, ez da hiru urtetik gorakoa izango. Altsasuko Udalaren lizitazio horren prezioa 10.000 eurokoa da (BEZik gabe), luzapen edo aukera guztiak barne, berriz, 30.000 euro (BEZik gabe). Eskaintzak hilaren 26ko 23:59ak arte aurkez daitezke.