Udal ardurak banatu dituzte Altsasun

Guaixe 2023ko uzt. 14a, 08:58

Altsasuko Udalaren talde argazkia garagarrilaren 17an.

Aurreko legegintzaldiko batzorde kopuru bera izanen du, hamaika.

Maiatzaren 28ko hauteskundeetako emaitzak ikusita, Geroa Baik 9 zinegotzi ditu udalean eta EH Bilduk 4. Javier Ollo Martinez da alkatetzan hirugarren legegintzaldia eginen du, eta bere soldata 33.000 euro gordin izanen dira. Lehen alkateordea Idoia Ibañez de Opakua Amillano da, bigarrena Manuel Bergera Ijurko, hirugarrena Mari Carmen Viana Murga, guztiak Geroa Baikoak eta laugarrena, berriz, EH Bilduko Ainize Ibargutxi Iparragirre. Bostek osatzen dute udalaren Tokiko Gobernu Batzordea. 

Altsasuko Udalak legegintzaldirako bere antolaketa zehaztu du, eta aurreko legegintzaldiko bera izanen da, 11 informazio batzorderekin. Geroa Baik bederatziren ardura hartu du bere gain, eta gainerako biak EH Bilduk. Aurreko legegintzaldian EH Bilduk ez zuen batzorde bururik hartu. Koalizioko kideek adierazi dutenez, “ardurak hartu ditugu aurreko urteetan arlo horietan ekimenik izan ez delako eta guretako ezinbesteko ardatzetako batzuk direlako”.  

Bestalde, udalak zehaztu du zinegotziek 82,03 euro jasoko dituzte osoko bilkuretan eta informazio batzordeetan parte hartzeagatik, hilean 380 euro gehienez, eta 39,37 euro Tokiko Gobernu Batzarrera joateagatik, 74,81 euro gehienez. Ohiko osoko bilkurak orain arte bezala, hileko azken asteazkenean izango dira, 19:00etan.

Batzordeak eta arduradunak

  • Ogasuna eta Aurrekontuak, Javier Ollo Martinez.
  • Antolakuntza eta Giza Baliabideak, Manuel Bergera Ijurko.
  • Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Javier Ollo Martinez.
  • Industria, Merkataritza, Turismo eta Enplegua, Javier Ollo Martinez.
  • Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak eta Ingurumena, Mari Carmen Viana Murga.
  • Gazteria eta Kirola, Javier Ollo Martinez.
  • Osasuna, Hezkuntza eta Gizarte Ongizatearen, Santi Luceño Arias.
  • Emakumea eta Berdintasuna, Amaia Abucide Aylagas.
  • Euskara, Ainize Ibargutxi Iparragirre.
  • Kultura eta Festak, Pedro Jimenez Elvira.
  • Memoria Historikoa eta Bizikidetza, Jokin Zelaia Oiarbide.

Udala beste erakundeetan ordezkatuko dutenak

  • Sakanako Mankomunitateko batzar nagusian, Javier Ollo Martinez, Jokin Zelaia Oiarbide, Manuel Bergera Ijurko, Mª Carmen Viana Murga, Julen Diaz Oiarbide, Santi Luceño Arias (Geroa Bai), eta Ainize Ibargutxi eta Juanjo Goikoetxea San Roman (EH Bildu).
  • Sakanako Mankomunitateko Euskara Batzordean, Ainize Ibargutxi Iparragirre.
  • Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Batzordean, Amaia Abucide Aylagas.
  • Sakanako Mankomunitateko Kirol Batzordean, Javier Ollo Martinez.
  • Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuan, Jokin Zelaia.
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean, Mª Carmen Viana Murga, Pedro Jimenez Elvira, Jokin Zelaia Oiarbide eta Juanjo Goikoetxea San Roman.
  • Aita Barandiaran egoitzako patronatuan, Javier Ollo Martinez, Santi Luceño Arias, Pello Iglesias Mendiluze eta Juanjo Goikoetxea San Roman.
  • Udal Musika eta Dantza Eskolako patronatuan, Pedro Jimenez Elvira, Pello Iglesias Mendiluze, Jokin Zelaia Oiarbide, Javier Ollo Martinez eta Amaia Abucide Aylagas.
  • Osasun kontseiluan, Santi Luceño Arias eta Juanjo Goikoetxea San Roman.
  • Altsasu BHIko eskola kontseiluan, Idoia Ibañez de Opacua Amillano.
  • Zelandi eskola publikoan, Juanjo Goikoetxea San Roman.
  • Iñigo Aritza ikastolan, Pello Iglesias Mendiluze.
  • Sagrado Corazon ikastetxean, Manuel Bergera Ijurko.
  • Sakana Lanbide Heziketa institutuan, Ainize Ibargutxi Iparragirre.